Gizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaGizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaHezkideDiputación Foral de Gipuzkoa
Agenda - Kanpainak
Gatazkarik gabeko teknologia
Antolatzailea:
Alboan
Deskripzioa:
Teknologiaren eta indarkeriaren arteko loturak hausteko kanpaina.

“Gatazkarik gabeko teknologia” ALBOAN GKEaren kanpaina bat da, eta haren asmoa da ezagutzera ematea mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gerrarekin duten lotura. Era berean, eskura ditugun lankidetza-proposamenak planteatzen dizkigu indarkeria geldiarazten laguntzeko.
Informazioa:
Nire gorputza, nire eskubideak
Antolatzailea:
Nazioarteko Amnistia
Deskripzioa:
Panpinak ez dira bere gorputzaren jabe. Emakumeak bai. Baina askori ez zaie onartzen. Ekin! Zeure gorputzaren inguruko erabakiak hartzea ez da delitua. Babes itzazu sexu eta ugalketa eskubideak.

Informazioa:
India. Gosearen superpotentzia. Right to food kanpaina, elikatzeko eskubidearen alde.
Antolatzailea:
Calcuta Ondoan
Deskripzioa:
Indian, 7000 pertsona hiltzen dira egunean gosea dela eta. 2,5 milioi pertsona, urtean. Euskadiko biztanle guztiak adina pertsona hiltzen dira urtero...gosez.

Munduan gaur egun, biztanle guztientzako elikagai haina badago, baina batzuentzako ez elikagai horiek daude eskuragarri. Zergatik gertatzen da hau? Arazoa ez dira baliabideak, haiek banatzen dituena baizik.

INDIAN, RIGHT TO FOOD-ELIKADURA ESKUBIDEA KANPAINA MARTXAN JARRI DA. LAGUNDU!
Informazioa:
India. Superpotencia del hambre.

Ikusmen murriztua dut
Antolatzailea:
Begisare
Deskripzioa:
Abenduaren hirugarren astean “Ikusmen murriztua dut” bereizgarria zabalduko dugu, eta zerbait ikusi arren ikusmena urritasuna duten pertsonen aldeko keinu bat egitea eskatzen dizugu.
Informazioa:
CRECE
Antolatzailea:
Intermon Oxfam
Deskripzioa:
1.000 pertsonek gosea pasatzen dute. Baina Lurran denontzako haina janaria dago. Nola liteke? CRECE, elikadura justizia bilatzen duen nazioarteko kanpaina da.
Informazioa:
GARBI JOKATU 2012
Antolatzailea:
Setem
Deskripzioa:
“Garbi Jokatu 2012” kanpainak zure laguntza behar du. Hilabete honetan sinaduren presioarekin jarraitu nahi dugu eta zure atxikimena oso garrantzitsua da Arropa Garbia Kanpaina-Euskadi Sarerako. Medicus Mundi Araba, Kidenda, Bakea eta Elkartasuna Fundazioa, SETEM, sindikatuak eta kontsumitzaile elkarteak azken hilabeteotan “Garbi Jokatu 2012” kanpainaren alde egin dugu lan, olinpiaden negozioarekin lotutako jantzigintzako langile guztien lan-eskubideak errespetatzea lortzeko. Horretarako, zenbait pertsona eta elkarte http://www.ropalimpia.org/es/juegalimpio/unete jo dute bere atxikimena baieztatzeko. Zure parte hartzea oraindik posiblea eta beharrezkoa da, zenbat eta gehiago izan, orduan eta aurrerapen handiagoak lortuko baitugu.

http://www.ropalimpia.org/es/juegalimpio web orrialdean informazio gehiago aurki dezakezue baita atxikitutako elkarteen zerrenda ikusi ere. Anima zaitezte!
Informazioa:
Arropa garbia
Antolatzailea:
Setem
Deskripzioa:
Ohialen multinazionalei bidezko lan egoerak exijitxeko kanpaina.
Informazioa:
Eman ezazu zure sakeleko telefonoa. Jar ezazu zure telefonoa gehien behar dutenen lekuan
Antolatzailea:
Espainiako Gurutze Gorria eta
Deskripzioa:
"Eman ezazu zure sakeleko telefonoa", erabiltzen ez diren telefonoei erabilera sozial berri bat aurkitzeko kanpaina da.
Informazioa:
Ekin Amnistiarekin
Antolatzailea:
Nazioarteko Amnistia
Deskripzioa:
Bisita ezazu Nazioarteko Amnistiaren web orria eta ekin.
Informazioa:
Gizalde
Gipuzkoako Boluntariotza
Autonomia, 19 bajo
20006 Donostia
Tfno. 943 428013
Email: gizalde@gizalde.com