Gizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaGizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaHezkideDiputaciĆ³n Foral de Gipuzkoa
Elkarte sareak - Sarrera

Irabazi asmorik gabeko entitateek egunez egun ikusi ahal izan dute, zein zaila den inoren laguntzarik gabe beren helburuak aurrera eramatea.
Gaur egun sarean la egitea eta entitateen arteko elkarlana ez da aukera bat, ezinbesteko baldintza baizik.
Entitate ireki bat hazi egingo da, indartsuago egingo da eta hobeto bete ahal izango ditu bere helburuak, besteekin harremanetan badago, inguruko erakundeekin dituen harreman horiek uneoro ideia, informazio eta baliabideen berri izaten lagunduko baitio. Irabazi asmorik gabeko entitateen arteko lankidetza eta sarean lan egitea norberaren onurarako da.
Sareen eraketari dagokionean mota askotakoak izan daitezke, nork osatzen dituenaren araberakoak, zerk biltzen dituenaren araberakoak, antolatzeko moduaren araberakoak, etab.

Atal honetan batez ere biltzen dituena kontutan hartuaz sorturikoetan erreparatuko dugu, beraien helburu nagusien artean boluntariotzaren bistaratzea eta sustapena dituztenetan hain zuzen.

Gizalde
Gipuzkoako Boluntariotza
Autonomia, 19 bajo
20006 Donostia
Tfno. 943 428013
Email: gizalde@gizalde.com