Gizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaGizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaHezkideDiputación Foral de Gipuzkoa
Nazioarteko ekimenak
1- EUSKO JAURLARITZAK BULTZATUTAKO EKIMENAK (Gazteentzat)

Eusko Jaurlaritzak, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin elkarlanean, lankidetzaren inguruko ekimena sustatzen du urtero, gazteei zuzendua (23 eta 30 urte bitartekoentzat). Uztaila, abuztua eta iraila artean izaten da, eta izen emate epea urtereo aldakorra da baina urtarrila eta martxoa bitartean izaten da. Gastuak antolakuntzaren esku daude:

EUSKAL GAZTEAK LANKIDETZAN

​ Bestetik, 15 eguneko auzolandegietan parte hartzeko programa martxan jartzen du urtero (udaran izaten da). Ekimen hauek ere udaran izaten dira eta epe bat dago izen emateko, normalean apirila edo maiatza aldera irekitzen dena. Hauek ere gazteei zuzenduta daue, 18 urtetik 30era orokorrean:

AUZOLANDEGIAK

2- ENTITATEEK ANTOLATUTAKO EGONALDIAK (Mikroproiektuak, bidai solidarioak, auzolandegiak, brigadak, etab)

Beste aukera bat udara aldera (azken urteetan urtean zehar ere) elkarteek antolatzen dituzten ekimenetan parte hartzea da. Normalean 15 egun eta hilabete baten artean irauten duten egonaldiak izaten dira. Ekimen bakoitzak ezaugarri propioak ditu, baina orokorrean, ezaugarrien artean izen eman behar izaten dela eta bidaia ordaindu behar dela daude. Izen ezberdinez ezagutzen dira: bidai solidarioak, auzolandegiak, mikroproiektuak, nazioarteko boluntariotza ekimenak, brigadak... Kontuan hartu, webetan azaltzen den informazioa eguneratu gabe egon daitekela.

SERVICIO CIVIL INTERNACIONAL (SCI).​​Nazioarteko auzolandegiak
NINARWA. Nazioarteko auzolandegiak.
WASLALA. Nazioarteko auzolandegiak
AIPC PANDORA. Mikroproiektuak
SODEPAZ. ​ Bidai solidarioak
TIERRA AGUA Y SOL. ​ Bidai solidarioak
​TUMAINI. ​ Bidai solidarioak
​​AFRIKABLE. ​ Opor solidarioak
SEMILLA PARA EL CAMBIO. Elkartasun ekimeneko bidaiak
ASAMBLEA DE COOPERACIÓN POR LA PAZ.Lankidetzaren arloko tokiko ikastaroak
KOMITE INTERNAZIONALISTAK.Lan brigadak
VOLUNTEERS FOR PEACE. Bake ekimenetan nazioarteko boluntariotza (web gunea inglesez)
VOLUNTEER INTERNATIONAL. Nazioarteko boluntariotza (web gunea inglesez).
GLOBAL VOLUNTEER NETWORK.Nazioarteko boluntariotza (web gunea inglesez)
WORKINGABROAD. Nazioarteko boluntariotza (web gunea inglesez)
PLANET UNITED. Nazioarteko boluntariotza (web gunea inglesez)


3- EUROPAN MUGIKORTASUNA

Europan zehar (eta zenbait kasutan europatik kanpo ere) era ezberdinetan mugitzeko aukerak biltzen dituen Euskal Gazteen Behatokiak eratutako gida (interkanbioak, ikasketak, lana, hizkuntza, boluntariotza etab)

EUROPA HELMUGA. MUGIKORTASUN GIDA 2016

Boluntariotzaren arloko informazioa ondorengo orrietan dago. Gida orokorrean 18-30 urte arteko gazteei zuzendua egon arren, boluntariotza ekimenen artean aurki daiteke 30 urtetik gorakoentzat ere bai:

EUROPA HELMUGA. BOLUNTARIO LANA

Europan mugikortasunaren inguruan dauden proiektuen informazio zehatzena (Europako Boluntariotza Zerbitzua, etab) KAEB NAI elkarteak du, horretan espezializatuta bait daude: Kaebnai
Prim Kalea 14 2d
20006 Donostia-San Sebastian
(Gipuzkoa)
Tel: 943 47 09 62
Mug: 656 96 71 79
E-mail: kaebnai@gmail.com
Web (orokorra): www.kaebnai.org
Web (mugikortasuna): www.kaebnai.net
Gizalde
Gipuzkoako Boluntariotza
C/ Idiakez, 6 bajo
20004 Donostia
Tfno. 943 428013
Email: gizalde@gizalde.com