Gizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaGizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaHezkideDiputación Foral de Gipuzkoa
Ireki Begiak

Ireki begiak, elkartu eta ekin, 15 urtetik gorako ikasleak dituzten edozein heziketa zentroei (batxilergoa, lanbide heziketa…) zuzendua dagoen gazteen artean boluntariotza eta gizarte parte hartzea sustatzeko programa da.


Gaur egun gizartean nagusi diren balioen artean ez daude konpromisoa eta doakotasuna. Ezta gizaki ororen ongia/ona bilatzen duten ekimenetan edo herrigintzan inplikatzea ere. Hau horrela, boluntariotza eta doainik besteen alde, edo gizarte osoaren alde aktiboki aritzeko joerak  ondorengo belaunaldietara transmititzea arriskuan egon daiteke.

Ireki begiak, elkartu eta ekin! Programaren bidez 15-18 urte bitarteko gazteei, boluntariotza eta parte hartzea hurbildu eta ezagutarazi nahi zaizkie.

Programaren asmoa beraien ingurune hurbileko errealitateetara begiak ireki eta beraiek eskubide eta ardurak dituzten hiritarrak direla konturaraztea da batetik, eta errealitateaz jabetu ondoren gizartean esku hartzeko eta eraldatzeko duten botere eta ahalmenez konturaraztea bestetik.

Programa honen bitartez gainera, parte hartze hori errealitatean nola txertatzen den ikusi ahal izango da, entitate ezberdinek boluntarioekin dituzten programak ezagutuz, egunen batetan pausoa ematera animatuko balira, nora jo edo nondik hasi jakin dezaten.


Programaren helburuak bi dira nagusiki:

1. Gazteei partehartzea eta boluntariotzaren berri eman, eta bere ingurune hurbilean aktiboki partehartzearen garrantzia azpimarratu.
2. Hiritar bezala gizartean dituzten arduretaz hausnartu. Gazteei beren aisialdia, gizarte bidezkoagoa eraikitzeko espazio bezala aurkeztu.


Ikastetxeen beharren eta eskakizunen arabera moldaketak egin badaitezke ere, proiektua 3 fasetan burutzen da.


1. Hausnarketa fasea. Fase honen helburua gazteek beraien ingurune hurbileko errealitateari begiak irekitzea da. Dinamika baten bidez, bertan aurki ditzaketen arazo edo eraldatu/hobetu daitezken egoerak identifikatzea da.
2. Fase kritikoa. Lehen fasean landutakotik abiatuz, hiritar bezala beraien ingurune hurbilean intzidentzia izateko duten arduraz eta gizartean esku hartzeko eta eraldatzeko duten botere eta ahalmenez konturaraztea izango du helburu.
3. Fase parte hartzailea. Fase honek parte hartze hori errealitatean nola txertatzen den ikustea du helburu, entitate ezberdinek boluntarioekin  dituzten programak ezagutuz.

Gizalde
Gipuzkoako Boluntariotza
Autonomia, 19 bajo
20006 Donostia
Tfno. 943 428013
Email: gizalde@gizalde.com