Gizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaGizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaHezkideDiputación Foral de Gipuzkoa
Unibertsitatea
Unibertsitate komunitateari zuzendutako gizarte partehartzearen sustapenerako programaren bidez, unibertsitateko ikasle eta irakasleen artean partehartzea eta boluntariotza ezagutarazi eta sustatu nahi da.

Programa hau, Boluntariotzaren II. Euskal Planaren 1go lerro estrategikoaren harira jarri zen martxan. Lerro estrategiko horretan, gazteek, gizarte partehartzea eta elkartegintza hobeto ezagutu eta etorkizunean boluntario izateko sustatzearen beharra adierazten zen.

Programa honen bitartez, honako ekintzak bultzatu nahi dira:

· Partehartzaren inguruko sentsibilizazio tailerrak, ikasgela barruan nahiz kanpoan, talde bakouitzaren beharretara egokituta.
· Gai zehatzen inguruan (elkartegintza, boluntariotza, partehartzea, hirugarren sektorea, irabazi asmorik gabeko entitateen kudeaketa,…) saio espezializatuak garatzeko irakasleentzat laguntza, Gipuzkoako entitateen partehartzea erraztuz.
· Unibertsitateko elkarteei laguntza (aholkularitza, laguntza teknikoa, formazioa,…)
· Informazio eta sentsibilizazio kanpainak (Nazioarteko Boluntariotza Egunaren ospakizuna, boluntariotza elkarteen feria, etab…)
· Partehartzea, boluntariotza eta elkartegintzaren inguruko ikastaro, ekintzak eta bestelako ekimenak, eta Gipuzkoako elkarteen boluntariotza beharrak jasotzen dituzten informazio puntuak.
Gizalde
Gipuzkoako Boluntariotza
C/ Idiakez, 6 bajo
20004 Donostia
Tfno. 943 428013
Email: gizalde@gizalde.com