Gizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaGizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaHezkideDiputación Foral de Gipuzkoa
Argitalpenak
Praktika onak boluntariotza eta sareko lanean
Iturria:
oluntariotzaren Espainiako Plataforma
Data:
2012
Informazioa:
Dokumentu honetan sareak, helburuak lortzeko bitartekoak direla adierazten da. Sarean lana egiteko praktika honak jasotzen ditu.
Deskargatu:
Boluntariotzaren kudeaketan praktika onak
Iturria:
La Caixa Fundazioa
Data:
2007
Informazioa:
Liburu hau boluntariotza entitateetako boluntarioen arduradunei zuzendua dago. Boluntariotzaren antolaketa prozesuaren inguruko informazioa jasotzen du.
Deskargatu:
Boluntariotza entitateen etika kodea
Iturria:
Boluntariotzaren Espainiako Plataforma
Data:
2000
Informazioa:
Boluntariotzaren Espainiako Plataformak, hausnarketa eta ekintzarako formazio tresna bezala, Boluntariotza Entitateen etika kodea eratzeko prozesua hasi zuen 1999 urtean, dokumentu hau osatu arte.
Deskargatu:
EAEko boluntariotzari buruzko azterlana: kuantifikazioa eta ezaugarriak 2012
Iturria:
Eusko Jaurlaritza
Data:
2012
Informazioa:
Euskal Autonomia Erkideko boluntariotzari buruzko azterlana burutzean eta argitaratzean bere egunean hartu zuen konpromisoa bete du Eusko Jaurlaritzak, Boluntariotzaren II. Euskal Planaren 2011-2012rako luzapenean jasota dagoena. Lehen aldia da Euskal Autonomia Erkidegoa osorik hartzen duen azterlana egiten dena, eta beraz, hemen jasotzen den informazioak euskal boluntariotzaren errealitatera hurbilduko gaitu.
Deskargatu:
Boluntariotzako erakunde izatea
Iturria:
Bolunta
Data:
2006
Informazioa:
Eskuliburu honen bidez, boluntak eztabaidan sartunahi du, ideiak eta jarraibideak eskainiz zalantzakargitzeko, mugak zehazteko, esparruak etakontzeptuak finkatzeko; labur esanda, bereesperientziatik abiatuz, boluntariotzako erakundeaeta gizarte ekintza boluntarioa zer den eta zer ezden azaldu nahi du
Deskargatu:
Elkarlanean indarra. Sarean lan egiteko gakoak
Iturria:
EMAÚS
Data:
2017ko martxoa
Informazioa:
Laburbilduz, ez dugu izaera eraldatzailea duen sare-lanekogida edo eredu bakarra aurkezten, prozesu horretanbarneratuta dauden pertsona, talde eta sareek modukolektiboan eraikitako ohar edo jarraibide batzuk baizik,eta gizarte ekitatibo eta inklusiboen berregiteko lineala ezden baina konplexua den prozesuan orientatu dezaketenjarraibideak.
Deskargatu:
Oinarrizko kirolean lan jardueraren eta boluntarioen jardueraren erregulazioari buruzko gida
Iturria:
Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak
Data:
2015 urtea
Informazioa:
Espainiako Gobernuaren Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak klubetan eta irabaziasmorikgabeko kirol-erakundeetan garatutako jarduerari buruz egindako ikerlan batek (2014kouztailekoa) kirol-erakundeekin lotutako pertsona guztiek garatutako jarduerak indarreko lanarauetaraegokitzera behartu du, kirolaren esparruan ere, betiere egindako jarduera lanekoabada. Zentzu berean, 2009. urtetik, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak lan-loturatzathartu behar denaren interpretazio zabala ezarri du, baina kirol erakundeen ordaindutakozenbatekoak, handia edo txikia izan, ez du garrantzirik gogoeta horretan. Halaber, Laneko etaGizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak egindako kontrol-lanak kirol sektoreko kolaboratzaileeneta haien erakundeen arteko hainbat lotura erregularizatu ditu.
Deskargatu:
Erronka Garbia. Ekitaldien antolaketa ingurumen irizpideekin egiteko eskuliburua
Iturria:
Ihobe - Eusko Jaurlaritza
Data:
2017
Informazioa:
Eusko Jaurlaritzaren Ihobe sozietate publikoak ingurumenaren aldetik jasangarria den ekitaldi bat antolatzeko eta ziurtatzeko gakoak aurkeztu ditu, sektoreko enpresekin egindako jardunaldi tekniko baten esparruan. Ihobek enpresa horiei entitate publiko horrek berak diseinatutako «Erronka Garbia» metodologia aurkeztu die.
Deskargatu:
Genero-ikuspegia ekonomia sozial eta solidarioan: ekonomia feministaren ekarpenak
Iturria:
MGE
Data:
2017
Informazioa:
Dosier honetan aurkezten diren testuek norberaren ikuspegiak eta kokatutako esperientziak oinarri hartuta eraikitako begirada bat eskaintzen dute. Azaldutako ikuspegien eta errealitateen aniztasunaren bidez, agerian jarri nahi izan da beharrezkoa dela begirada feminista bat hartzea, eredu berri bat eraikitzeko, herri-jakintzetan, klasean, etnian eta lurraldean errotutako ekonomiak oinarri hartuta.
Deskargatu:
Gizarte ekimeneko GKEen planifikazio estrategikorako gida
Iturria:
Gizarte Ekimeneko GKEen plataforma
Data:
Informazioa:
Gida hau gazteleraz dago.
Deskargatu:
Ekitaldiak antolatzeko irizpideak. Planifikatu ekitaldi jasangarri bat, inklusiboa, jatorra, atsegina, sormenezkoa...
Iturria:
Saretuz
Data:
2017
Informazioa:
Material hau, bizitzaren jasangarritasuna eta kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea, eragile, elkarte edota pertsona desberdinek antolatutako ekitaldietan barneratzeko helburuarekin planteatzen da, askotan ahaztuta geratzen diren hainbat alderdiren inguruan kontzientzia hartzeko. Alderdi hauek, era berean, jardueraren antolakuntza prozesua eta gauzatzea egokiagoa eta eraikitzaileagoa izan dadin lagun diezagukete.
Deskargatu:
Gizarte eraldaketarako kanpainetarako gidaliburua
Iturria:
Ongawa
Data:
2018
Informazioa:
Deskargatu:
Gizalde
Gipuzkoako Boluntariotza
Autonomia, 19 bajo
20006 Donostia
Tfno. 943 428013
Email: gizalde@gizalde.com