Gizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaGizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaHezkideDiputaciĆ³n Foral de Gipuzkoa
Boluntariotza elkarteen errolda
Boluntariotza Elkarteen Errolda Orokorraren hasierako eta oinarrizko helburua, Euskal Autonomia Erkidegoan zenbat Boluntariotzako Erakunde dauden eta zer osaketa duten jakinaraztea da, horren ondoren, Boluntariotzako Euskal Kontseilua sortu eta garatzeko eta Eusko Jaurlaritzak gai horren gainean dituen gainerako eskumenak gauzatzeko, alegia:

* Boluntariotzako baliabideen katalogo publiko bat egitea.
* Boluntariotzari buruzko agiri-funts eta datu-base bat sortzea, badauden foroak koordinatuko dituena.

Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean, boluntariotzako erakundeak deitutakoak hauek dira: 17/1998 Legeko 8.2. artikuluaren arabera, kide gehienak boluntarioak dituztelarik, egiten dituzten programa edo egitasmo gehienak batik bat boluntarioen bidez egiten dituzten erakundeak sartuko dira, eta, horiez gain, boluntariotzakotzat hartzen ez badira ere, euren jardueren artean boluntarioek parte hartutako egitasmoak dituzten erakundeak. Erakunde horiek behar bezala erregistratuta egongo dira Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteen, fundazioen edo kirol-elkarteen erregistroetan, edo, euren eraketa eta egoitza edo helbide soziala dela eta, hala balegokie, antzeko erregistroetan izena emanda agertuko dira.

Behean, beste dokumentu batzuen artean, Errolda Orokorra sortzen deneko dekretua, inskribatzeko informazioa, eta dagoeneko izena eman duten elkarteen zerrenda aurkituko dituzu. LOTURA HONETAN ere, informazio guztia aurkituko duzu.
Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorra 169/2000 Dekretua
Iturri:
Eusko Jaurlaritza
Data:
2000ko irailaren 1a
Informazioa:
Boluntariotzako Erakundeen Errolda Nagusiak boluntariotzako erakundeen kopurua eta osaketa ezagutzea du helburu. Errolda honetan biltzen dira, bai boluntariotzako erakundeak, alegia, gehienbat boluntarioz osatuta daudenak eta beren programa edo egitasmoak boluntarioen bitartez gauzatzen dituztenak (17/1998 Legearen 8.2 Artikulua), bai boluntarioen partaidetza duten programekin jarduerak dauzkaten erakundeak.

Dekretu honen bitartez, erroldaren edukia zehaztu, erakundeak inskribatzeko prozedura ezarri eta erakundearen eta pertsona boluntarioaren arteko akordioa edo hitzarmena egiteko agiri normalizatuaren eredua sortzen da.

169/2000 DEKRETUA, irailaren 1ekoa, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituena.

Boluntariotza elkarteen erroldaren inguruko informazio orokorra
Iturri:
Eusko Jaurlaritza
Data:
2015eko urria
Informazioa:
Boluntariotzako erakundeen errolda orokorraren inguruko informazio orokorra jasotzen duen dokumentua.

Boluntariotza elkarteen errolda orokorraren inguruko informazio orokorrera jo

Boluntariotza errolda orokorrean inskribatzeko aurkeztu beharreko dokumentuak
Iturri:
Eusko Jaurlaritza
Data:
2015eko urria
Informazioa:
Erroldan inskribatzeko aurkeztu behar diren dokumentuak ondorengo artxiboan zerrendatuta daude.

Aurkeztu beharreko dokumentuen inguruko informaziora jo

Boluntariotza elkarteen errolda orokorrean inskribatzeko formularioa
Iturri:
Eusko Jaurlaritza
Data:
2015eko urria
Informazioa:
Erroldan inskribatzeko ondorengo formulario bete behar da. (I. eranskina.)

Irailaren 1eko 169/2000 Dekretuaren I. Eranskina
Entitateko boluntariotzaren barne estatuko eredu normalizatua
Iturri:
Eusko Jaurlaritza
Data:
2015eko urria
Informazioa:
Erroldan izen emandako entitateak
Iturri:
Eusko Jaurlaritza
Data:
2015eko martxoa
Informazioa:
2015eko martxorarte, erroldan iskribatuta elkarteak.

Zerrendera jo

Gizalde
Gipuzkoako Boluntariotza
Autonomia, 19 bajo
20006 Donostia
Tfno. 943 428013
Email: gizalde@gizalde.com