Gizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaGizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaHezkideDiputaciĆ³n Foral de Gipuzkoa
Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
Gizarteari eta bere erakundeei elkartasun-politiken berri emateko asmoz, Ekainaren 25eko 17/1998 Boluntarioen Legean jatorria duen Boluntariotzaren Euskal Kontseilua sortu zen, boluntario-gaien inguruan biltzeko, aholkuak emateko eta kontsulta egiteko organo gisa. Kontseilu hori gizarte-ongizate arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikita dago.

Beheko dokumentuetan Boluntariotzako Euskal Kontseiluaren ekintzen inguruko informazioa aurkituko duzu, kontseilu berak bultzatutako Boluntariotza Planen inguruko informazioa, eta burutu diren boluntariotzaren inguruko ikerketak. LOTURA HONETAN ere, informazio guztia aurkituko duzu.
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2013-2016
Iturri:
Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
Data:
2014ko otsaila
Informazioa:
Dokumentu honek 2013‐2016 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategia biltzen du, eta aurretik egindako Boluntariotzaren Euskal Planen jarraipena da. Aurrekari horiek gure Autonomia Erkidegoan ekintza boluntarioa sustatzeko politikak gidatu dituzte 2003tik. Oroz gain, euskal herritarren zati handi baten parte‐hartze altruista, antolatu eta solidarioak esan nahi duen ezinbesteko gizarte‐eginkizuna sustatu eta horri balioa ematearen aldeko apustua da.

BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2013-2016

Parte-hartze soziala eta boluntariotza. Joera berrien diagnostikoa eta identifikazioa, udal-azterketa kualitatibo batetik abiatuta EAEeko hiru eremutan
Iturri:
Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
Data:
2015eko maiatza
Informazioa:
Ikerketa honen helburua, bikoitza da. Batetik, ikerketa kualitatibo bat egitea, boluntariotzako eta parte-hartze sozialeko moduen aniztasuna sakon aztertuko duena eta partehartze horren arrazoiak, garatutako funtzioak eta parte-hartzea sustatzen edo eragozten duten faktoreak aztertuko dituena. Horretarako, gizartearen eta demografiaren, gizartearen eta ekonomiaren, nahiz gizartearen eta etxebizitzaren arloko profil desberdinak dituzten hiru euskal udalerritako errealitatea landuko da.

DOKUMENTUA IRAKURRI

Boluntariotzak EAEn bizi duen egoerari buruzko urteko txostenak

Iturri:
Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
Data:
2002-2008
Informazioa:
Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak, boluntariotzak Euskadiko Erkidego Autonomoan bizi duen egoerari buruzko egiten dituen urtez urteko txostenak ikus ditzakezu hemen:


Txostenen bilduma (gazteleraz)

Boluntariotzaren euskal kontseiluaren Memoriak

Iturri:
Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
Data:
2002-2007
Informazioa:
Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak burututako ekintzen informeen bilduma:


Boluntariotzaren euskal kontseiluaren jardueren bilduma

Gizalde
Gipuzkoako Boluntariotza
C/ Idiakez, 6 bajo
20004 Donostia
Tfno. 943 428013
Email: gizalde@gizalde.com