Gizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaGizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaHezkideDiputación Foral de Gipuzkoa
Boluntariotza premiak


Gipuzkoako irabazi asmorik gabeko elkarteetan boluntarioki egin daitezkeen ekintzak asko dira. Azpian, horietako batzuk aurkituko dituzu, eta Donostiako Idiakez kaleko gure bulegora gerturatuz gero, elkarteen boluntario behar gehiagori buruzko informazioa emango dizugu. Txoko honetan aurkituko dituzun elkarteetako ekintzetan parte hartu nahi bazenu, jar zaitez harremanetarako pertsonarekin kontaktuan.

Elkartea:
Udako boluntariotza aukerak eta bestelako elkartasun ekimenak
Harremanetarako:
http://elkartasunekimenak.blogspot.com.es/
Ekintza boluntarioa:
Boluntariotza udaran

Elkartea:
SETEM HEGO HAIZEA
Harremanetarako:
Tel: 943359592 / E-mail: donostia@setem.org (Edurne Pujana)
Ekintza boluntarioa:
Sentsibilizazio eta garapenerako hezkuntza kanpainetan laguntza

SETEM Hego Haizea garapenerako lankidetzarako, sentsibilizaziorako eta hezkuntzarako euskal GKE bat da. Entitatearen egitekoaren lerro nagusiak, garapenerako hezkuntza, gure gizartearen sentsibilizazioa eta nazioarteko lankidetza dira. Bere ekintzak, bidezko merkataritzaren sustapenean eta kontsumo arduratsuan zentratzen dira, eta formazio, sentsibilizazio eta lankidetza proiektuen bitartez garatzen dira.

http://www.setem.org/site/eus/euskadi

SETEM HEGO HAIZEAn boluntario bezala parte hartu dezakezu sentsibilizazio eta garapenerako hezkuntza programan, Gipuzkoan aurrera eramaten diren kanpainetan lagunduz: Arropa Garbia kanpaina, finantza etikoak, Bidezko merkataritza, Tokiko ekoizpen jasangarria...(kale ekintzak, difusioa, tailerrak, etab)


---2017ko uztailean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
PALIATIVOS SIN FRONTERAS
Harremanetarako:
Tel: 943397773 - Email: voluntaridopsf16@gmail.com - (Jesús Muñoz)
Ekintza boluntarioa:
Elkartearen eskuhartze arlo ezberdinetan laguntza

Zaintza paliatiboak behar dituzten gaixo eta familiak babesten dituen elkartea

http://www.paliativossinfronteras.com/

Elkartearen eskuhartze arlo ezberdinetan lagunduz boluntario izan zaitezke: ospitaletan edota erresidentziatan akonpainamentua, etxeko akonpainamentua, administrazio lanak, telefono paliatiboan arreta, liburutegia, nazioarteko lankidetza, etab.

---2017ko uztailean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
GIPUZKOAKO KIROL EGOKITU FEDERAZIOA
Harremanetarako:
Tel: 943462514 / Email: info@gkef-fgda.com (Rakel Vidal)
Ekintza boluntarioa:
Tiro olinpikoa praktikatzen lagundu

Adimen urritasuna, zein ezintasun fisikoa duten pertsonei kirol egokitua egitera animatu eta laguntzen dien elkartea. Informazio gehiago Gipuzkoako Kirol Egokitu Federazioaren web gunean

Boluntario izan zaitezke tiro olimpikoa egiten duen kirolari baten entrenamentuan lagunduz. Astearte eta ostiralak 9:30tatik 11:30tara (Donostian).



---2017ko ekainean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
OSCUS FUNDAZIOA
Harremanetarako:
Tel: 943421253 de 16:00 a 20:00 / oscus_donostia@yahoo.es (Elvira)
Ekintza boluntarioa:
Helduen hezkuntza. Oinarrizko sukaldaritza klaseak.

OSCUS FUNDAZIOA irabazi asmorik gabeko elkartea da, formazioa eta giza garapenaren alde lan egiten du eta formazio ikastaro eta tailer ugari antolatzen ditu urtean zehar. Informazio gehiago OSCUS FUNDAZIOAren web gunean.

Helduentzako formazio ekintzetan boluntario bezala parte hartu dezakezu, oinarrizko sukaldaritzako klaseak ematen hain zuzen ere. Arratsaldetan, OSCUS elkartearen egoitzan (Etxagüe Generala kalea, Donostia)



---2017ko ekainean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
ADINKIDE
Harremanetarako:
Tel: 679673305 - Email: info@adinkide.org (Leyre garcía)
Ekintza boluntarioa:
Bakardade egoeran dauden adineko pertsonei etxez etzeko akonpainamentua

AdinKIDE bakarrik sentitzen diren adineko pertsonak laguntzeko elkartea da. Horretarako programa ezberdinak eramaten ditu aurrera: prbentzioa, akonpainamentua, eta sentsibilizazioa. Informazio gehiago Adinkideren web gunean.

Boluntario izan zaitezke etxez etxeko akonpainamentua programan, bakardade egoeran dagoen adineko pertsonaren egoera hobetzeko helburuarekin, astean behineko akonpainamentua burutuz.



---2017ko maiatzean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
AURRERATU ELKARTEA
Harremanetarako:
Tel: 685751684 / Email: aurreratu.elkartea@gmail.com (Mari)
Ekintza boluntarioa:
Aisialdi eta kirol ekintza inklusiboen dinamizazioa eta akonpainamentua dibertsitate funtzionala duten pertsonekin (IRUNen)

AURRERATU ELKARTEA Hezkuntza premia bereziak dituzten haur eta gazteen senideen Bidasoako elkartea da.

Lagundu ezazu dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzendutako aisialdi eta kirol ekintza inklusiboen dinamizazioan eta akonpainamentuan. Asteburuetan eta oporraldietan. 17 eta 30 urte bitarteko boluntarioak.



---2017ko maiatzean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
AGIFES - Gaixotasun mentala duten pertsonen eta senitartekoen elkartea
Harremanetarako:
Tel: 943474337 / E-mail: v.pazos@agifes.org (Verónica Pazos)
Ekintza boluntarioa:
Aisialdi ekintzak gaixotasun mentala duten pertsonekin

AGIFES, Gipuzkoako gizartearen osasun mentala hobetzeko aktiboki lan egiten duen elkartea da, eta gaixotasun mentala duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea da bere xede nagusia. Informazio gehiago AGIFES elkartearen web gunean.

Boluntario izan zaitezke gaixotasun mentala duten pertsonei zuzendutako aisialdi ekintzetan lagunduz (irteerak, dantzak, eskulanak, etab) edota bestelako ekintza ezberdin edo kreatiboak antolatuz. Donostiako Loiola auzoan. (23 urtetik gorako boluntarioak).



---2017ko apirilean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
ATECE Gipuzkoa
Harremanetarako:
Tel: 943245610 - Email: atecegipuzkoa@hotmail.com (Lourdes / Iratxe)
Ekintza boluntarioa:
Burmuinean kaltea jasan duten pertsonekin oporren programan laguntza

ATECE Gipuzkoa, burmuinean kaltea jasan duten pertsonei eta hauen familiei laguntza eskaintzen dien elkartea da. Zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituzte: harrera eta informazioa, baliabideen kudeaketa, gizarte arreta, arreta psikologikoa, laguntzarako taldeak, ospitaletako komisioa. Gainera, ekintza ezberdinak aurrera eramateko egoitza dute: errealitaterako orientzaioa, erreabilitazio kognitiboa, gizarte trebetasunen taldea, logopedia, fisioterapia, eskulan tailerra etab.
Elkarteari buruzko informazio gehiago, ATECE Gipuzkoak duen blogean aurkituko duzu.

Boluntario izan zaitezke burumuineko kaltea jasan duten pertsonekin oporren programan lagunduz, 4 edo 5 egunetako akonpainamentuetarako. Printzipioz irailean lirateke baina zehazteke dago.



---2017ko apirilean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
MINBIZIAREN AURKAKO GIPUZKOAKO ELKARTEA
Harremanetarako:
Tel: 943457722 - Email: josune.alkain@aecc.es (Josune Alkain)
Ekintza boluntarioa:
Minbiziaren aurkako lasterketa-martxan laguntza logistikoa (Maiatzak 14)

Gipuzkoako minbiziaren aurkako elkarteak, gaixo onkologikoei eta beren familiei arreta eskaintzen die, eta informazioa eta sentsibilizazioa hiritarrei orokorrean. Bestetik, inbestigaziorako proiektuen finantziazioa lortzeko lanean aritzen dira. Informazio gehiago AECC Gipuzkoaren web gunean.

Boluntario bezala parte hartu dezakezu, minbiziaren aurkako lasterketa-martxan (Martxoak 14) logistika lanetan laguntzen: karpak osatu, dorsalak banatu eta jaso, arropa jaso eta gorde, korrikalariaren poltsa osatu eta banatu, bidegurutzetan jarraibideak eman, etab.



---2017ko martxoan eguneratutako informazioa---
Elkartea:
ASPACE GIPUZKOA
Harremanetarako:
Tel: 681202429 - Email: voluntariado@aspacegi.org (Borja Santín)
Ekintza boluntarioa:
Burmuin paralisia duten pertsonei zuzendutako Aisialdi ekintzen dinamizazioan eta kirola praktikatzeko laguntza

Garun paralisia duten pertsonen zein bere inguruko jendearen bizi kalitatea hobetzeko elkartea da Aspace, behar duten laguntza eta programa bereziak eskainiz. Informazio gehiago, ASPACE Gipuzkoa-ren web gunean

Boluntario bezala parte hartu ezazu, garun paralisia duten pertsonak, beren aisialdi eta kirol ekintzetan akonpainatuz, arratsaldetan. Ekintzak Eskoriatza, Arrasate, Aretxabaleta, Arrasate, Oñati, Bergara, Zarautz, Donostia, Errenteria, eta Irunen burutzen dira, eta Aspaceko zerbitzuen erabiltzaileak bizi diren herrietan.



---2017ko martxoan eguneratutako informazioa---
Elkartea:
IZAN FUNDAZIOA - GIZAKIA HELBURU
Harremanetarako:
Tel: 943276900 - Email: uliaenea@izan.org (Elena Gonzalez)
Ekintza boluntarioa:
Drogomendekotasuna duten pertsonekin akonpainamentu eta aisialdi ekintzak

Gipuzkoako Gizakia Helburu erakundea IZAN Fundazioaren barruan dago. Bere xede nagusia gizabanakoa droga mendekotasunaren aurrean babestea da.

Gizakia Helburu erakundeak benetan uste du edozein pertsonak droga mendekotasuna gaindi dezakeela eta, ideia hori oinarrian hartuta, pertsona drogazalearen errehabilitazio terapeutikoa proposatzen du, horrela lortuko baita pertsona horien heltze prozesua behar den bezala gauzatzea eta garapen pertsonala indartzea. Erakundearen Atal Terapeutikoan, aipatutako prozesua sustatzen dituzten egiturak eta metodologiak garatzen eta aplikatzen dira. Informazio gehiago Gipuzkoako Gizakia Helburu-ren web gunean.

Boluntario izan zaitezke Donostiako, Hernaniko eta Lasaoko zentroetan, akonpainamentu eta aisialdi ekintzetan parte hartuz (20 urtetik gorako pertsonak).



---2017ko martxoan eguneratutako informazioa---
Elkartea:
HAZI ETA IKASI
Harremanetarako:
Tel: 680884049 / Email: info@hazietaikasi.org (Mari Jose)
Ekintza boluntarioa:
Zailtasunak dituzten haurrei eskola laguntza

Zailtasun ekonomikoak, sozialak, intelektualak dituzten familietako haurrei eskola laguntza ematen dien elkartea da Hazi eta Ikasi. Informazio gehiago HAZI ETA IKASIren web gunean

Egoera zailean dauden familietako 7 eta 14 urte bitarteko haurrei eskola laguntza ematen boluntario izan zaitez, arratsaldez, astean behin edo bitan, Bidebietan, Egian, Antiguon eta Amaran (premia berezia dute hemen). Euskal hiztunak behar dira bereziki. GARRANTZITSUA: Egonkortasuna komeni da.



---2017ko martxoan eguneratutako informazioa---
Elkartea:
GAUTENA
Harremanetarako:
Email: cadartolamendi@gautena.org (Laura Valeros)
Ekintza boluntarioa:
Aisialdi ekintzetan laguntza

“AEN” (Autismoaren Espektroko Nahasmena) duten pertsonei eta beren familiei laguntzeko elkartea. Elkarteari buruzko informazio osagarria GAUTENAren web gunean

Boluntario izan zaitezke ondorengo ekimenetan:

-Persona bat marrazketa ikastarora akonpainatu eta behar izanez gero klasean zehar lagundu (Gros-en, astearteetan 11:00etatik 13:00tara).

-Mutil batek igerilekuan egiten dituen ariketetan lagundu (BentaBerriko polikiroldegian, ostegunetan 11:00tatik 12:00tara).



---2017ko martxoan eguneratutako informazioa---
Elkartea:
VALSE FUNDAZIOA
Harremanetarako:
Tel: 943598568 - 616069011 Email: zurekinproiektua@gmail.com (Leire)
Ekintza boluntarioa:
Zailtasunak dituzten adin txikikoen eskuhartze gizahezitzailean laguntza (eskola laguntza, eskulanak, ikasketa teknikak, talde dinamikak, etab).

Bazterkeria arriskuan dauden pertsonen hezkuntza eta promozio integralerako fundazio salestarra da Valse Fundazioa. Informazio gehiago Fundación Valsé entitatearen Zurekin proiektuaren web orrian.



“Zurekin proiektua”. Zailtasunak dituzten adin txikikoen eskuhartze gizahezitzailean lagunduz boluntario izan zaitezke (eskola laguntza, eskulanak, ikasketa teknikak, talde dinamikak, etb). Astelehenetik ostegunera arratsaldez.

Ekintzak, Donostiako Intxaurrondo auzoan burutzen dira (Zarategi pasealekua 67-69).



---2017ko otsailean eguneratutako informazioa---

Elkartea:
GAZTEEN GURUTZE GORRIA
Harremanetarako:
Tel: 697817659 Email: crjsansebastian@cruzroja.es (Beñat Olave)
Ekintza boluntarioa:
Eskola arrakastarako programa

Gurutze Gorriaren zeregina eremu ezberdinetan, bazterkeria egoeran edo arriskuan diren pertsonetatik geroz eta hurbilago egotea da, bereziki, boluntarioak gauzatutako izaera ezberdineko ekintzak burutuz (akonpainamentua, prebentzio lana, formazioa, garapenerako lankidetza, etab). Informazio gehiago Gipuzkoako Gurutze Gorriaren web gunean.

Boluntario bezala parte hartu ezazu eskola arrakasta programan, beren ezaugarri sozial eta kulturalen ondorioz, ikasketetan zailtasunak dituzten haurrei laguntza emanez.



---2017ko otsailean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
FAMILIA ZAINTZAILEENTZAKO LAGUNTZARAKO ELKARTEA
Harremanetarako:
Tel: 943245334 - Email: fdcuifa@hotmail.com (Marian Zubiri; Asun Querejeta)
Ekintza boluntarioa:
Bakardade egoeran dauden adineko pertsonei zein gaixo dauden pertsonei akonpainamentua

Familia zaintzaileentzako laguntzarako elkartea, adineko pertsonei zein gaixoei eta hauen zaintzaileei laguntzea helburua duen irabazki asmorik gabeko elkartea da.

Boluntario izan zaitez, bakardade egoeran dauden adineko pertsonei zein gaixo daudenei egoitza ezberdinetan akonpainamentua eginez aktibitate ezberdinak, paseotxoak, etab).



---2015eko otsailean eguneratutako informazioa---

Elkartea:
GIPUZKOAKO SOS ARRAZAKERIA
Harremanetarako:
Tel: 943321811 / Email: karlos.mugak@gmail.com (Karlos Ordoñez)
Ekintza boluntarioa:
Ikus-entzunezko edukiak grabatu eta editatzeko laguntza

SOS Racismo/SOS Arrazakeria Gipuzkoa 1993an sortu zen, legearen arabera, eta helburu du borroka egitea larruazalaren kolorean, edo jatorrian, edo kulturari buruzko arrazoietan oinarritzen diren bazterkeria eta bereizkeria guztien aurka, gizabanako, talde edo instituzio mailan gertatu. Gizaki guztientzako tolerantzia, eta errespetua eskatzen du, pertsona guztien eskubide-berdintasunean eta tratu berdinean gauzatzen direnak. Informazio gehiago Gipuzkoako Sos Arrazakeria - Mugak elkartearen web gunean.

Boluntario bezala parte hartu ezazu entitatearen komunikazio taldean, ikus-entzunezko edukiak grabatuz eta editatuz.



---2017ko otsailean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
ADEMGI - Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza elkartea
Harremanetarako:
Tel: 943245600 / Email: ustarroz@ademgi.org (Maria Luisa Ustarroz)
Ekintza boluntarioa:
Eskulan tailer errazen dinamizazioa

Esklerosi anizkoitzak eragindakoei eta bere senitartekoei zerbitzuak eta baliabideak eskaintzen dizkien elkartea. Informazio gehiago ADEMGIren web gunean.

Boluntario izan zaitezke, esklerosi anizkoitzak eragindako pertsonei zuzendutako eskulan tailer errazak dinamizatuz. Astean bi ordu lirateke Intxaurrondon (Donostia).



---2017ko otsailean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
ULIAKO LORE BARATZAK (Uliako Auzo Elkartea)
Harremanetarako:
uliakolorebaratzak@gmail.com (Leire Rodriguez)
Ekintza boluntarioa:
Ingurumen heziketari lotutako ekimenak

Gaur egungo egoera ekonomikotik eratorritako arazoei aurre egiteko aisialdi kontziente eta eraikitzailea gauzatzeko gune baten beharra ikusten genuen auzoko hainbat sektorek (familiak, langabetuak, gazteak, erretiratuak…). Izan ere, barazkiak, loreak eta landareak haztea zen garai batean egiten zen jarduera eta, beraz, lurra prestatuta zegoen horretarako. Gainera, hiriarentzat balio historiko handia duen parke atsegin batean paseatzeko aukera ere emango liguke. Auzo-Elkarteak parkea kudeatzeko batzorde bat sortu du. Lursaila bere osotasunean herritar guztientzat irekita egotea da asmoa ahal den denbora gehien, eta baratze guneak antolatzeko aukera bat baino gehiago proposatzen ditugu. Informazio gehiago Uliako Lore Baratzak proiektuaren web gunean.

Ingurumen heziketarekin erlazionatutako ekintzetan lagundu dezakezu: landare eta lore zaintza, baratzeko lanak, haurrei zuzendutako ekintzak, kultur ekintzak, bisita gidatuak, jaialdiak, etab.



---2017ko urtarrilean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
GOIENETXE FUNDAZIOA
Harremanetarako:
Telefono nagusia: 943000800
Ekintza boluntarioa:
Adimen urritasuna duten pertsonei zuzendutako aisialdi, kultura, kirol ekintza eta bestelakoetan laguntza eta akonpainamentua

Fundación Goyeneche de San Sebastián (FGSS) 1950. urtean sortutako erakunde ongile, pribatu eta irabazi asmorik gabekoa da. Bere helburua arreta okupazionalaren bitartez adimen urritasuna duten pertsona helduei zerbitzuak eskaintzea da. FGSSn 50 profesional baino gehiagok egiten dute lan Gipuzkoan zehar dituen 12 kokalekutan.

www.fundaciongoyenechesansebastian.org

Boluntario izan zaitez adimen urritasuna duten pertsonei zuzendutako ekintzetan lagunduz: kultura ekintzak, aisialdi ekintzak, hezkuntza, kirola, etab. Premiazko beharra dute ondorengo herrietako egoitzetan: Arrasate , Ibarra, Azpeitia eta Donostia (Beriyo). Herri gehiagotan ere badituzte egoitzak eta bertan ere boluntario izan zaitezke: Donostia, Irun, Errenteria, Tolosa, Ordizia, Legazpi eta Eibar.

Informazio gehiagorako, eskualdeetako zentroekin harremanetan jarri:

Donostia: María Muñoz (943000812 / 943429225)
Irun-Errentería: Leyre Lasa (943611735 - 943000067)
Ibarra-Tolosa: Mertxe Amiano (943536703)
Ordizia-Legazpi: Asun Jauregi (943880057 - 943737298)
Arrasate: Elena Zarate (943712704)
Azpeitia-Eibar José Santa Ines (943816390 / 943700536)



---2017ko urtarrilean eguneratutako informazioa---

Elkartea:
ATZEGI
Harremanetarako:
Tel: 943423942 (Olatz Miranda / Oiane Orkaizagirre)
Ekintza boluntarioa:
Adimen urritasuna duten pertsonekin aisialdi ekintzak Txolarte programan

Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea da, eta beste proiektu askoren artean, Txolarte izenekoa aurrera eramaten du. Txolarteak asteburuetan elkartzen diren aisialdiko taldeak dira, 16 urte baino gehiago dituzten adimen urriko pertsonei zuzendutakoak. Informazio gehiago ATZEGI elkartearen web gunean

Txolarteetan boluntario bezala begirale bezala parte hartzeko aukera duzu, Gipuzkoako herri ezberdinetan aisialdi ekintzen antolaketan lagunduz. Boluntariotza premia berezia dute Beasainen eta Legazpi-Urretxuuko Txolartean.



---2017ko urtarrilean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
IRESGI
Harremanetarako:
Tel: 636019710 / Email: iresgi-martutalde@hotmail.es (Ana Marín)
Ekintza boluntarioa:
Sare sozial eta webaren kudeaketa eta itzulpenak (gaztelera-euskara)

Euskal Herriko Gizarteratze eta Biktimologia IRESGI, Martuteneko espetxean interbentzio soziokulturala, lan eta kirol proiektuak garatzen dituen irabazi asmorik gabeko entitatea da. IRESGI talde multidisciplinar batez eratua dago hezitzaile sozial, pedagogo, gizarte laguntzaile eta monitore espezializatuez osatua, eta bertan boluntarioek eta praktiketako ikasleek ere parte hartzen dute. Informazio gehiago Iresgi elkartearen web gunean

Boluntario izan zaitezke entitatearen web gune zein sare sozialen mantenuan lagunduz eta testuak euskarara itzuli edo errebisatuz.



---2017ko urtarrilean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
INTERED EUSKAL HERRIA
Harremanetarako:
Tel: 943279044 - Email: euskalherria@intered.org (Amaia)
Ekintza boluntarioa:
Garapenerako hezkuntzaren inguruko tailerren dinamizazioan laguntza eta sentsibilizazio ekimenak

InteRed, Instituzio Teresiarrak sustatutako Garapenerako GKE da. 1992tik prozesu sozioedukatiboetan lanean dihardu, non genero eta giza eskubideak dituen ikuspegaitzat. Bere helburua, injustiziaren sortzaile den errealitate sozioekonomikoaren eraldaketan elkarrekin lan egitea da, hala nola bazterkeria, ezberdintasuna eta pobreziaren kontra borrokatzea. Informazio gehiago Intered-en web gunean



Lagundu ezazu, tresna nagusi bezala jolas kooperatiboak erabiliz garapenerako hezkuntzaren inguruko tailerren dinamizazio ekintzetan (Aurretik formazio saioak eskainiko dira) eta sentsibilizazio eta difsuo ekintzetan.



---2017ko urtarrilean eguneratutako informazioa---

Elkartea:
NAZIOARTEKO AMNISTIA
Harremanetarako:
Tel: 943463091 - Email: gipuzkoa@es.amnesty.org (Edurne Bajo)
Ekintza boluntarioa:
Giza Eskubideen aldeko kanpainak eta sentsibilizazio ekimenak

NAZIOARTEKO AMNISTIA mundu mailan bidegabekeriaren kontra eta Giza Eskubideak babestuz aritzen den erakunde global eta independentea da. Informazio gehiago NAZIOARTEKO AMNISTIA elkartearen web gunean

Nazioarteko Amnistiako Gipuzkoako taldeekin bat egin dezakezu (Donostia edo Irun) bidegabekerien salaketa eta Giza Eskubideen babeserako ekintza eta kanpainen antolaketan parte hartuz.



---2016ko abenduan eguneratutako informazioa---
Elkartea:
ANAIDIA - FRATER
Harremanetarako:
Tel: 605741634 - Email: anaidia.ss@gmail.com (Maite Ecay)
Ekintza boluntarioa:
Ezintasunak dituzten pertsonei laguntza aisialdi ekintzetan

ANAIDIA elkartea, urritasun fisiko edo gaixotasun kronikoa duten pertsonen elkartea

Boluntario izan zaitezke, igande arratsaldetan urritasun fisikoa duten pertsonekin aisialdi ekintzak burutzen, Donostian.



---2016ko abenduan eguneratutako informazioa---
Elkartea:
ONCE
Harremanetarako:
Tel: 943420101 ext 125237 Email: jril@once.es (Javier Rios)
Ekintza boluntarioa:
Gazteekin egiten diren aisialdi irteeretan laguntza

Pertsona itsuei babesa, zerbitzuak eta baliabideak eskaintzen dizkieten entitatea. Informazio gehiago ONCEren web gunean



Boluntario izan zaitezke, itsutasun edo ikusmen arazoez gain beste urritasunen bat duten gazteekin, larunbat arratsaldetan irteerak eginez.



---2016ko abenduan eguneratutako informazioa---
Elkartea:
EMAÚS GIZARTE FUNDAZIOA (ISLA Programa)
Harremanetarako:
Tel: 943457355 - Email: formacionisla@emaus.com (Arantza Altuna)
Ekintza boluntarioa:
Oinarrizko informatika irakatsi (word, excell, datu baseak)

EMAUS Gizarte Fundazioaren helburua prozesu eraldatzaileak sustatu eta laguntzea da, indibidualak edo kolektiboak, ondorengo esparruetan: gizartea, ekonomia eta ingurumena. Horretarako, garatzen ditu: gizarteratzeko eta laneratzeko programak, sentsibilizazio proiektuak eta iraunkortasunerako eta garapenerako lankidetzarako proiektuak, ekonomia solidarioko enpresak, bazterketa egoeran edo baztertuak izateko arrisku larrian dauden pertsonen bizi-baldintzak hobetzeari eta ahalduntzeari lehentasuna emanez.
Informazio gehiago Emaús Gizarte Fundazioaren web gunean.

Boluntario izan zaitezke ISLA programan dagoen pertsona bati bere ikasketetarako beharrezko dituen ofimatikako, word, excell eta datu baseen inguruko ezagutzekin lagunduaz. Goizetan, astean pare bat aldiz. Ekintza Uba bideko egoitzan burutuko litzateke (Uba bidea 37-A).



---2016ko abenduan eguneratutako informazioa---

Elkartea:
ATECE Gipuzkoa
Harremanetarako:
Tel: 943245610 - Email: atecegipuzkoa@hotmail.com (Lourdes / Iratxe)
Ekintza boluntarioa:
Burmuinean kaltea jasan duten pertsonekin aisialdi ekintzetan laguntza

ATECE Gipuzkoa, burmuinean kaltea jasan duten pertsonei eta hauen familiei laguntza eskaintzen dien elkartea da. Zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituzte: harrera eta informazioa, baliabideen kudeaketa, gizarte arreta, arreta psikologikoa, laguntzarako taldeak, ospitaletako komisioa. Gainera, ekintza ezberdinak aurrera eramateko egoitza dute: errealitaterako orientzaioa, erreabilitazio kognitiboa, gizarte trebetasunen taldea, logopedia, fisioterapia, eskulan tailerra etab.
Elkarteari buruzko informazio gehiago, ATECE Gipuzkoak duen blogean aurkituko duzu.

Boluntario izan zaitezke burumuineko kaltea jasan duten pertsonekin aisialdi ekintzetan. Astean zehar goiz/eguerditan Donostia eta inguruetan.



---2016ko abenduan eguneratutako informazioa---
Elkartea:
OXFAM INTERMON
Harremanetarako:
Tel: 943286293 - 636649753 / Email: tdonostia@oxfamintermon.org (Rosa Sarasola)
Ekintza boluntarioa:
Donostiako bidezko merkataritzaren dendan laguntza

Oxfam Intermon, Garapenerako lankidetzaren arloko gobernuz kanpoko erakundea da. Bere egitekoa, pobrezia eta bidegabekeriaren erronkei erantzun integrala ematea da, gizaki guztiek beren eskubide guztiak garatu ahal izateko.

Informazio kartela

www.oxfamintermon.org/

Boluntario izan zaitezke bidezko merkataritzako dendan lagunduz: bezeroei arreta, salmenta, dendaren dekorazioa, eskaerak, kudeaketa administratiboa, sentsibilizazioa, komitearen bileretan parte hartu...



---2016eko azaroan eguneratutako informazioa---

Elkartea:
GIPUZKOAKO GURUTZE GORRIA
Harremanetarako:
Tel: 943222222 / Email: voluntariadogipuzkoa@cruzroja.es (Leire)
Ekintza boluntarioa:
Etxeko laguntza osagarria programa; bakardade egoeran dauden pertsonei zuzendutako akoinapinamentu eta aisialdi ekintzak

Gurutze Gorriaren zeregina eremu ezberdinetan, bazterkeria egoeran edo arriskuan diren pertsonetatik geroz eta hurbilago egotea da, bereziki, boluntarioak gauzatutako izaera ezberdineko ekintzak burutuz (akonpainamentua, prebentzio lana, formazioa, garapenerako lankidetza, etab). Informazio gehiago Gipuzkoako Gurutze Gorriaren web gunean.

Boluntario izan zaitezke bakardade egoeran dauden pertsonei (adineko pertsonak zein desgaitasunak dituzten pertsonak)akonpainamentuak eginez: etxebizitzetara bisitak, erresidentzietara bisitak, aisialdi ekintzak, irteerak, etab (etxeko laguntza osagarria programa).

Etxeko laguntza osagarria programak laguntza eta babesa eskaintzen die adineko pertsonei eta urritasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bat duten pertsonei. Gurutze Gorritik, apustua egin nahi dute pertsona hauen autonomia sustatzeko eta edozein larrialdiren aurrean laguntza eta babesa emateko.

Boluntarioek adinekoen eta urritasuna duten pertsonen konfiantza indartzen dute haien ingurunean; etxez-etxeko bisitak egiten dituzte; eta komunitatearen zein haien bazterketa eta isolamendua saihesten laguntzen duten jardueretan parte hartzea ahalbidetzen dute.



---2016ko azaroan eguneratutako informazioa---
Elkartea:
GIPUZKOAKO GURUTZE GORRIA
Harremanetarako:
Tel: 943222222 / Email: voluntariadogipuzkoa@cruzroja.es (Leire)
Ekintza boluntarioa:
Etxeko laguntza osagarria programa; garraioetarako ibilgailuak gidatu

Gurutze Gorriaren zeregina eremu ezberdinetan, bazterkeria egoeran edo arriskuan diren pertsonetatik geroz eta hurbilago egotea da, bereziki, boluntarioak gauzatutako izaera ezberdineko ekintzak burutuz (akonpainamentua, prebentzio lana, formazioa, garapenerako lankidetza, etab). Informazio gehiago Gipuzkoako Gurutze Gorriaren web gunean.

Boluntario izan zaitezke bakardade egoeran dauden pertsonei zuzenduriko akonpainamentu eta aisialdi zerbitzuetan garraioetarako erabiltzen diren ibilgailuak gidatuz.



---2016ko azaroan eguneratutako informazioa---
Elkartea:
APOYO DRAVET
Harremanetarako:
Tel: 637743802 / Email: martha.tolosa@apoyodravet.eu (Martha Tolosa) Tel: 639098513 / Email: ana.hornos@apoyodravet.eu (Ana Hornos)
Ekintza boluntarioa:
Elkartasun ekimenetan eta difusioan laguntza

Apoyo Dravet elkarteak gaixotasuna pairatzen duten pertsona eta senitartekoei babesa eman eta laguntza eskaintzen dien elkartea da. Informazio gehiago APOYO DRAVET elkartearen web gunean.

Boluntario izan zaitezke elkarteak urtean zehar antolatzen dituen elkartasun ekimenetan.



---2016ko azaroan eguneratutako informazioa---
Elkartea:
GAUTENA
Harremanetarako:
Tel: 943215344 (Ainara Sanz)
Ekintza boluntarioa:
LAGUNTZAILE programa: adin txikikoen zaintza, laguntza eta asialdi ekintzak

“AEN” (Autismoaren Espektroko Nahasmena) duten pertsonei eta beren familiei laguntzeko elkartea. Elkarteari buruzko informazio osagarria GAUTENAren web gunean

Boluntario izan zaitezke LAGUNTZAILE programan, Autismoaren Espektroko Nahasmena (AEN) duten adin txikikoekin, zaintza, akonpainamentua, zein aisialdi ekintzak eginez. Zehazki Irunen eta Eibarren.



---2016ko urrian eguneratutako informazioa---
Elkartea:
GAUTENA
Harremanetarako:
Tel: 943215344 (Ainara Sanz)
Ekintza boluntarioa:
Donostiako udal igerilekuetan, ekintzetan laguntza

“AEN” (Autismoaren Espektroko Nahasmena) duten pertsonei eta beren familiei laguntzeko elkartea. Elkarteari buruzko informazio osagarria GAUTENAren web gunean

Boluntario izan zaitezke “AEN” (Autismoaren Espektroko Nahasmena) duten gazte eta helduei laguntzen, udal igerilekuetan parte hartzen duten ekintzetan (Donostian).



---2016ko urrian eguneratutako informazioa---
Elkartea:
ELKARREKIN BIZI
Harremanetarako:
Tel: 622309011 / Email: elkarrekinbizielkartea@gmail.com (Daniel Gimenez)
Ekintza boluntarioa:
Zailtasun egoeran dauden pertsonentzako formazio ekintzak. Gaztelerako praktika.

Elkarrekin bizi elkartea, zailtasun egoeran bizi diren pertsona helduei zuzendutako formazioa eta ekintza soziokulturalak garatzen dituen elkartea da.

Pertsona helduei zuzendutako gaztelera—konbertsazioa ematen boluntario bezala parte hartu dezakezu. Astelehen arratsaldetan. Donostiako Alde Zaharreko Elizaran fundazioaren sedean.

Ekintza, Elizaran Fundazioko lokaletan egiten da (Donostiako alde zaharra)



---2016eko urrian eguneratutako informazioa---
Elkartea:
BAGERA - Donostiako euskalzaleen elkartea
Harremanetarako:
Tel: 943005074 / Email: bagera@bagera.eus (Aitziber / Zuriñe)
Ekintza boluntarioa:
Mintzalaguna programa

Euskaraz bizi eta euskarari bizia ematea da BAGERAren azken helburua. Honetarako elkarlana eta zabaltasuna ditu ezaugarri nagusiak.

www.bagera.eus/



Boluntario bezala parte hartu ezazu, mintzalaguna programan (euskara praktikatu nahi dutenekin euskaraz hitzegiten).



---2016ko urrian eguneratutako informazioa---
Elkartea:
ROMI BIDEAN
Harremanetarako:
Tel: 618057798 - 943114328 / Email: romibidean@live.com (Mari Jose Rubio)
Ekintza boluntarioa:
Haur ijituei etxekolanekin lagundu eta ikasketekiko motibazioa landu ikasturtean zehar

ROMI BIDEANemakume ijitu eta payek osatutako elkartea da, eta gizartean beraien garapena, gizarteratzea eta partaidetza sustatzeko lan egiten du.

Boluntario izan zaitez ikasketetan zailtasunak dituzten haur ijitoei, beren etxeko lanekin laguntzeko eta ikasketetarako motibazioa sustatzeko. Donostian, elkarteak duen egoitzan, astelehen edo asteazkenean arratsaldeko 17:00tatik 19:00tara gutxigorabehera. Euskara jakitea eskatzen da.



---2016ko irailean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
ARRATS ELKARTEA
Harremanetarako:
Tel: 619426169 / Email: beltza@cop.es (Amaia)
Ekintza boluntarioa:
Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonei zuzendutako elikagai banaketa

ARRATS ELKARTEA 1999. urtean sortu zen irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, bazterketa egoeran zeuden pertsonen eta hauen familiei esker sortua.
Eskuhartzeak, akonpanaimenduak eta sentsibilazio ekintzak burutzen hasi ziren bazterketa egoerei erantzuteko, eta egoera hauek salatu eta giza eta gizarte eskubideen errespetua eskatuaz, bereziki espetxe esperientzia zuten pertsonena.
Urte guzti hauetan proiektu eta programa ezberdinak garatu dira Arrats elkartetik, bazterketa egoera anitzei aurre egiteko.

Boluntario izan zaitezke, elkarteko erabiltzaileei zuzendutako elikagaien banaketan lagunduz, hilabete bakoitzeko bigarren ostegunetan, 10:00etatik 14:30tara (gutxigorabehera). Banaketa Pasai Antxon egiten da (Blas de Lezo kalea 21).



---2016ko irailean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
WHY NOT FUNDAZIOA
Harremanetarako:
Tel: 627014791 / Email: info@fundacionwhynot.org (Mercedes Ohlsson)
Ekintza boluntarioa:
Gaixotasun mentala duten pertsonei zuzendutako aisialdi ekintzak eta oinarrizko klase eta tailerren dinamizazioa

WHY NOT FUNDAZIOA gaixotasun mentala duten pertsonei laguntzea helburua duen entitatea da. Bere egitekoa, pertsona hauek aisialdi arloan laguntzea da, ez osasun arloan. Azken finean bere bizi kalitatea hobetzea.

Boluntario izan zaitezke gaixotasun mentala duten pertsonei zuzendutako aisialdi ekintzak garatuz eta oinarrizko klase eta tailerrak dinamizatuz: oinarrizko dantza ikastaroak, oinarrizko eskulan tailerrak, yoga edo gimnasia ikastaroak,... Ekintzak "Txoko Why Not"-en burutzen dira (Pasaia kalea 3, Donostia).



---2016ko ekainean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
AGIFES - Gaixotasun mentala duten pertsonen eta senitartekoen elkartea
Harremanetarako:
Tel: 943474337 / E-mail: v.pazos@agifes.org (Verónica Pazos)
Ekintza boluntarioa:
Gaixotasun mentala duten pertsonei akonpainamentuak

AGIFES, Gipuzkoako gizartearen osasun mentala hobetzeko aktiboki lan egiten duen elkartea da, eta gaixotasun mentala duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea da bere xede nagusia.

Boluntario izan zaitezke gaixotasun mentala duten pertsonei banakako akonpainamentuak eginez (paseatu, tramite administratiboetan zein medikuarengana lagundu, etab) edo osasun mentaleko zentroetan bisitak eginez.



---2016ko ekainean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
GREENPEACE GIPUZKOA
Harremanetarako:
euskadi.es@greenpeace.org
Ekintza boluntarioa:
Ingurugiroaren aldeko ekimenetan lagundu (kanpainak, sentsibilizazio ekimenak, formazioa, taldearen koordinazioa, etab

Greenpeace ingurumena babestu nahi duen nazioarteko erakundea da. Greenpeacek hainbat arazo nabarmentzeaz gain gehiegizko arrantza edo energia nuklearraren mehatxuak besteak beste, konponbide alternatiboen alde borrokatzen du, itsasoko erreserben edo energia berriztagarrien alde esaterako.

Boluntario izan zaitezke, elkarteak ingurugiroaren alde burutzen dituen ekimen ezberdinetan: kanpainak, sentsibilizazko ekintzak, elkarteentzako hitzaldiak, formazio ekintzak, taldearen koordinazioa, etab...

Boluntario izateko formularioa ere bete dezakezu, eta Greenpeaceko arduradunak zurekin harremanetan jarriko dira.



---2016ko ekainean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
GIELMAR - Gipuzkoako Elbarriak Martxan (Gazte elbarrien elkartea)
Harremanetarako:
Tel: 688651607 - Email: info@gielmar.org (Aitor)
Ekintza boluntarioa:
Aisialdi ekintzetan akonpainamentua urritasunen bat duten pertsonekin

Gilemar elkartea adin nagusikoak diren pertsonak osotariko talde bat da. Gipuzkoan bizi dira eta beraien artean aspaldiko partez elkartzen dira, beren gauzetaz hitz egiteko, aisialdi ekintzak burutzeko eta aldarrikapenak egiteko.

http://www.gielmar.org/

Facebook-en orria

Boluntario premia dute batez ere asteburutan burutzen dituzten irteera eta aisialdi ekintzen antolaketan lagundu eta parte hartzeko.



---2016eko apirilean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
BELLEZA SOLIDARIA
Harremanetarako:
Tel: 620554958 / Email: claraaramendi@hotmail.es (Clara Aramendi)
Ekintza boluntarioa:
Bazterkeria egoeran bizi diren pertsonei zuzendutako estetika eta ile-apaintze lanak

Bazterkeria egoera edo arriskuan dauden pertsonekin lan egiten duten ile apaintzaile eta estetika gaietako profesionalek osaturiko elkartea da.

Belleza Solidaria (Facebook)

Boluntario izan zaitezke, igandetan, bazterkeria egoera edo arriskuan dauden pertsonen zentroetan ile apaintze edo estetika lanak (makillaje, manikura,..) eginez. Ile apaintzaile edo estetika gaietako ikasle/profesionala bazara.



---2016ko martxoan eguneratutako informazioa---
Elkartea:
GIPUZKOAKO SOS ARRAZAKERIA
Harremanetarako:
Tel: 943321811 / Email: karlos.mugak@gmail.com (Karlos Ordoñez)
Ekintza boluntarioa:
Etorkinei akonpainamentuak edo/eta errefuxiatuen eskubideen defentsarako eta babeserako ekimenetan laguntza

SOS Racismo/SOS Arrazakeria Gipuzkoa 1993an sortu zen, legearen arabera, eta helburu du borroka egitea larruazalaren kolorean, edo jatorrian, edo kulturari buruzko arrazoietan oinarritzen diren bazterkeria eta bereizkeria guztien aurka, gizabanako, talde edo instituzio mailan gertatu. Gizaki guztientzako tolerantzia, eta errespetua eskatzen du, pertsona guztien eskubide-berdintasunean eta tratu berdinean gauzatzen direnak.

www.mugak.eu/

Boluntario bezala parte hartu ezazu, etorkinei akonpainamentuak eginez, edo/eta errefuxiatuen eskubideen defentsarako eta babeserako antolatzen diren ekimenetan lagunduz



---2016ko otsailean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
GIPUZKOAKO SOS ARRAZAKERIA
Harremanetarako:
Tel: 943321811 / Email: karlos.mugak@gmail.com (Karlos Ordoñez)
Ekintza boluntarioa:
Sos Arrazakeriak Gipuzkoan garatzen dituen europear programen kudeaketa finantzieroan laguntza.

SOS Racismo/SOS Arrazakeria Gipuzkoa 1993an sortu zen, legearen arabera, eta helburu du borroka egitea larruazalaren kolorean, edo jatorrian, edo kulturari buruzko arrazoietan oinarritzen diren bazterkeria eta bereizkeria guztien aurka, gizabanako, talde edo instituzio mailan gertatu. Gizaki guztientzako tolerantzia, eta errespetua eskatzen du, pertsona guztien eskubide-berdintasunean eta tratu berdinean gauzatzen direnak.

www.mugak.eu/

Boluntario bezala parte hartu ezazu, Sos Arrazakeriak Gipuzkoan garatzen dituen europear programen kudeaketa finantzieroan lagunduz.



---2016ko otsailean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
AMHER SOS ARRAZAKERIA
Harremanetarako:
Tel: 943336071 - 671116414 / amhersosracismo@mugak.org (Lucía)
Ekintza boluntarioa:
Elkarteak aurrera eramaten dituen proiektu ezberdinetan laguntza (eskola laguntza, aisialdia adin txikikoekin zein helduekin, administrazioa, emakume taldea, etab). (HERNANIn)

Amher Sos Racismo, etorkinen eskubideen alde lan egiten duen elkartea da.

Parte hartu ezazu boluntario bezala, elkarteak aurrera eramaten dituen proiektu ezberdinetan lagunduz: eskola laguntza, udal harrera plana, aisialdia haurrekin, aisialdia helduekin, administrazioa, internet gela, Bizilagunak proiektua, emakumeen taldea, etab



---2016ko urtarrilean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
ABEGI
Harremanetarako:
Tel: 943 673367 / Email: arteagalabaca@hotmail.com (Pedro Arteaga)
Ekintza boluntarioa:
Etxerik gabeko pertsonei harrera, konpainia eta afaria (TOLOSAn)

Etxerik gabeko pertsonentzat gaueko harrera zentroa.

Boluntario izan zaitezke, zentrora hurbiltzen diren etxerik gabeko pertsonei, harrera egin eta afaria eman eta konpainaia eginez. Astean behin (astelehenetik igandera) 19etatik 21,30etara. 20 urtetik gorako pertsonak.



---2016ko urtarrilean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
ESPERANZA LATINA
Harremanetarako:
Tel: 943212370—606611033 / Email: asoesperanzalatina@yahoo.es (Estela / Carmen)
Ekintza boluntarioa:
Bulegoko lanetan laguntza

Etorkin latinoamerikarren gizarteratzerako lana egiten duen elkartea programa ezberdinen bitartez: laguntza eta entzutea, tailerrak, hitzaldiak, formazioa, elikagaien banaketa, etab.

Boluntario izan zaitez elkarteko bulegoko lanetan lagunduz (proietuen eraketa eta justifikazioa, artxiboa, kontabilitatea, etab).



---2016ko urtarrilean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
AURRERATU ELKARTEA
Harremanetarako:
Tel: 685751684 / Email: aurreratu.elkartea@gmail.com (Mari Llucia)
Ekintza boluntarioa:
Elkarteko Komunikazio eta informazio teknologien kudeaketa (IRUNen)

AURRERATU ELKARTEA Hezkuntza premia bereziak dituzten haur eta gazteen senideen Bidasoako elkartea da.

Lagundu ezazu elkarteko informazioa eta komunikazioaren teknologien arloan (web gunearen mantenua, sare sozialen kudeaketa, argazkien digitalizazioa, etab).



---2015eko urrian eguneratutako informazioa---
Elkartea:
VOST EUSKADI
Harremanetarako:
Tel: 678644540 / Email: info@vosteuskadi.org (Jokin Zubia)
Ekintza boluntarioa:
Larrialdi egoeretan babesa eman sare sozialen bitartez

Vost Euskadi larrialdien alorreko boluntario digitalen Euskadiko elkartea da

http://www.vosteuskadi.org/

Izan zaitez boluntario eginkizun hauetan (online):

-Sare sozialen bidez larrialdiak kudeatu.
-Autobabeseko mezuen difusioa.
-Esku-hartze taldeei babesa eman, tresna digitalen erabileraren bidez.



---2015eko irailean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
HURKOA FUNDAZIOA
Harremanetarako:
Evelia Cantera – 943- 468956 – ecantera@hurkoa.org
Ekintza boluntarioa:
Adineko pertsonei akonpainamentua eta gaixotasun mentala duten pertsonei akonpainamentua

Desbabestuta eta, ahulezia eta menpekotasun egoeran dauden adineko pertsonen (gaixotasun mentala eduki ala ez) arreta, defentsa eta tutelarako fundazioa da, Hurkoa. Familiaren edo/eta gizartearen babesa ez dutenenganako arretak du lehentasuna.
Menpekotasuna duten adineko pertsonen eguneko egoitza bat bultzatzen du eta senideei orientazioa, laguntza eta babesa eskaintzen die. Gipuzkoako lurraldean egiten du lan.

www.hurkoa.eus

Boluntario izan zaitezke aurrera eramaten dituen programetako ekintzetan parte hartzen:

- Menpekotasuna duten adineko pertsonei akonpainamentua Eguneko zentroan.
- Adineko pertsonei akonpainamentua, beren etxeetan, erresidentzietan nahiiz hospitalean.
- Familia edota gizartearen babesa ez duten gaixotasun mentala duten gazteei akonpainamentu pertsonala nahiz taldekakoa.

Hurkoako boluntarioak ez daude bakarrik burutzen dituzten ekintzetan, profesionalen erreferentzia aurkituko dute laguntza eta orientazioa jasotzeko.



---2015ko irailean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
AGIFES - Gaixotasun mentala duten pertsonen eta senitartekoen elkartea
Harremanetarako:
Tel: 943474337 / E-mail: v.pazos@agifes.org (Verónica Pazos)
Ekintza boluntarioa:
Gaixotasun mentala duten pertsonei laguntza negutegi terapeutikoan

AGIFES, Gipuzkoako gizartearen osasun mentala hobetzeko aktiboki lan egiten duen elkartea da, eta gaixotasun mentala duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea da bere xede nagusia.

Boluntario bezala parte hartu ezazu negutegi terapeutikoan, bertako erabiltzaileei lagunduz, eta beraiekin ekintzak eta esperientziak elkarbanatuz: baratzan lagundu, aisialdi ekintzak, sukaldaritza. 20 urtetik gorakoentzat eta gutxienez 2 hilabeteko konpromisioa.



--2015eko irailean eguneratutako informazioa--
Elkartea:
PBI -NAZIOARTEKO BAKE BRIGADAK
Harremanetarako:
Email: donostia@pbi-ee.org (Juanjo Arrieta)
Ekintza boluntarioa:
Donostiako PBI taldean laguntza: Giza Eskubideen defendatzeileei harrera; Giza Eskubideen dibulgazioa; formazioa, etb

Nazioarteko laguntza ematen die gatazka eta gatazka ondorengo egoeran giza eskubideen alde dihardutenei, mehatxuetatik eta erasoetatik babesteko asmoz. Horretarako behatzaile-boluntarioak igortzen ditu tokian tokira. Nazio Batuen Erakundeak aitortuta dago

www.peacebrigades.org

Izan zaitez boluntario, Donostiako PBI taldearen bileretan parte hartuz; atzerritik gonbidatutako giza eskubideen defendatzaileei harrera egin eta egonaldia antolatuz; Giza Eskubideen ezaguera zabaltzeko jardueretan lagunduz; formakuntza saioetan parte hartuz, etab



---2015eko ekainean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
PBI -NAZIOARTEKO BAKE BRIGADAK
Harremanetarako:
Email: donostia@pbi-ee.org (Juanjo Arrieta)
Ekintza boluntarioa:
PBIk lan egiten duen herrialdeetan, Giza Eskubideen babesleak lagundu eta tokian bertan, politikoki eragiteko lanak burutu

Nazioarteko laguntza ematen die gatazka eta gatazka ondorengo egoeran giza eskubideen alde dihardutenei, mehatxuetatik eta erasoetatik babesteko asmoz. Horretarako behatzaile-boluntarioak igortzen ditu tokian tokira. Nazio Batuen Erakundeak aitortuta dago

www.peacebrigades.org

Izan zaitez boluntario, PBIk lan egiten duen herrialdeetan, Giza Eskubideen babesleekin egonez eta tokian bertan, herrialde eta nazioartean politikoki eragiteko lanak burutuz (Kolonbia, Guatemala, Honduras, Mexiko, Kenya, Indonesia, Nepal...)



---2015eko ekainean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
MEDICUS MUNDI GIPUZKOA
Harremanetarako:
Tel: 943404740 - prensa.gipuzkoa@medicusmundi.es (Mónica Miguez)
Ekintza boluntarioa:
Textuen itzulketak gazteleratik ingelesera eta alderantziz

Medicusmundi Gipuzkoa GGKE (Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea) bat da osasunaren arloan berezitua, irabazi-asmorik gabekoa, nazioarkekoa eta erlijioa eta politikari dagokionez independentea. Pobreziaren aurka eta gizaki guztion osasunerako eskubideen alde egiten duen erakundea da.

http://www.medicusmundi.es/

Lagundu ezazu, gazteleratik ingelesera eta ingelesetik gaztelerara textuen itzulketak eginez. Online egin daiteke.



---2015eko maiatzean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
OSCUS FUNDAZIOA
Harremanetarako:
Tel: 943421253 - 16:00tatik 20:00tara / oscus_donostia@yahoo.es (Elvira)
Ekintza boluntarioa:
Helduen hezkuntza.

OSCUS FUNDAZIOA irabazi asmorik gabeko elkartea da, formazioa eta giza garapenaren alde lan egiten du eta formazio ikastaro eta tailer ugari antolatzen ditu urtean zehar.

Helduentzako formazio ekintzetan boluntario bezala parte hartu dezakezu (kitarra, hizkuntzak, sukaldaritza, oinarrizko informatika, edota boluntarioak erakutsi nahi duen bestelako irakasgaia).



---2015eko maiatzean eguneratutako informazioa---
Elkartea:
CAMPO CREATIVO CERO
Harremanetarako:
Tel: 656749444 - Email: cineccdonostia@gmail.com (Juan José Diaz)
Ekintza boluntarioa:
Kultura zein gizarte arloko ekimenak antolatzen eta aurrera eramaten lagundu

Gizarte arloko hainbat ekimen (kultur ekimenak, Creative Commons Zinemaldia etab) aurrera eramaten dituen entitatea da Campo Creativo Cero elkartea

campocreativocero.wordpress.com

Boluntario izan zaitez elkartearen ekintzetan, eta antolatutako ekitaldietan behar diren eginkizunetan lagunduz: web eta sare sozialen kudeaketa, kartel eta programaren diseinua, argazkiak atera, bideoen grabazioa, aretoan laguntza, etab.

Momentu honetan martxoaren 23tik 26ra burutuko den gizarte arloko ekologia jardunaldien antolaketan parte hartu dezakezu.



---2015eko martxoan eguneratutako informazioa---

Elkartea:
BAKEA ETA DUINTASUNA
Harremanetarako:
Tel: 618172037 - Email: gipuzkoa@pazcondignidad.org (Eneko Calle García)
Ekintza boluntarioa:
Entitatearen kanpo komunikazioko hainbat ataletan laguntza

Bakea eta Duintasuna Elkartea irabazi asmorik gabeko garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat da www.pazcondignidad.org. Hiru ardatz jorratzen ditu; garapenerako nazioarteko lankidetza, hainbat herrialdeetan osasungintza, azpiegitura, ura, ingurugiro eta emakumeen jabekuntza garatzeko proiektu ezberdinak gauzatuz; ikerketa eta garapenerako hezkuntza ere jorrantzen du, eta azkenik, komunikazioan ere egiten du lan.

Boluntario izan zaitezke entitatearen kanpo komunikazioko hainbat ataletan lagunduz: irratsaioak, gizarte mugimenduekin harremanak, aldizkarian lagundu, etab (euskaraz jakitea ezinbestekoa da)



---2015eko otsailen eguneratutako informazioa---

Elkartea:
ALGARAKLOWN
Harremanetarako:
Tel: 637444131 / Email: zaira.dafonte@gmail.com (Zaira Dafonte)
Ekintza boluntarioa:
Entitatearen komunikazio arloko eginkizunetan laguntza

Ospitaleko Pailazoen irabazi asmorik gabeko elkartea da eta ospitalean dagoen gaixoaren eta bere eguneroko bizitzaren artean harmonia ezartzea du helburu.

www.algaraklown.org/

Boluntario izan zaitezke komunikazioaren arloko lanetan (sare sozialetan berriak eta informazioa eguneratu, web guneko mantenimentua, kartel eta foiletoen diseinua, etab). Online egin daiteke.



---2014ko abenduan eguneratutako informazioa---

Elkartea:
CARITAS (Irun)
Harremanetarako:
Tel: 943020101 (Susana Vazquez)
Ekintza boluntarioa:
Adintxikiko ijituekin eskola laguntzako ekintzak

Caritas, komunitate ijituari zuzendutako gizarte programaren bitartez, bere hezkuntzan, formakuntzan eta gizarte partehartzean akonpaiamentu lana egiten du.

Haur ijitoei eskola laguntza ematen boluntario izan zaitezke, Irunen, astearte eta ostegunetan 17:00tatik 18:30tara. (Ijitu komunitatearekin gizarte ekimen programa).



---2014ko abenduan eguneratua---

Elkartea:
OXFAM INTERMON
Harremanetarako:
Tel: 943286293 - 636649753 / Email: tdonostia@oxfamintermon.org (Rosa Sarasola)
Ekintza boluntarioa:
Gizarte mugimendu ekintzak: kaleko ekintzak, hitzaldiak, kontzertuak, erakusketak, etab

Gizarte mugimendu ekintzetan parte hartu ezazu (kaleko ekintzak, hitzaldiak, kontzertuak, erakusketak, etab.) Intermon Oxfam-en kanpainen inguruko informazioa zabaltzeko eta gizartea sentsibilizazteko.

Kanpainak ezagutzeko:OXFAM INTERMON

Perfil-a:

•Elkartasuna, lankidetza eta garapena eta pobreziaren aurkako borrokarako motibazioa
•Pertsona gogotsuak, dinamikoak, komunikatzeko gaitasunarekin, eta gizarte harremanetarako trebetasunekin.
•Parte hartze egonkor bat mantentzeko borondatea
•Asteburuetan malgutasuna.

--2014ko maiatzean eguneratutako informazioa--
Elkartea:
KAEB NAI
Harremanetarako:
Tel: 943470962 - Email: kaebnai@gmail.com (Jorge Saez)
Ekintza boluntarioa:
Kulturarteko ekintzarako proiektu gizahezitzaileetan laguntza

KAEB NAI irabazi asmorik gabeko elkartea da eta disziplina anitzeko hezitzaileez, pedagogoez, psikopedagogoez eta psikologoez osatutako lan talde bat eratuz, eta experientzia ezberdinetatik hasita, helburu berarekin biltzen gara: kulturarteko ekintza.

Zure formakuntza osatu, experientzia irabazi, proiektu gizahezitzaileetan parte hartu, jende berria ezagutu ezagutu nahi baduzu...

BEHAR ZAITUZTE!

Elkartea:
CAMELAMOS ADIQUERAR
Harremanetarako:
Tel: 943326175 - kamelamosadiquerar@yahoo.es (Susana Mouron)
Ekintza boluntarioa:
Baliabide ekonomikoak lortzeko plataforma digitalen kudeaketa

Elkartea 1990. urtean sortu zen, Gipuzkoako ijitu komunitatean eskuhartuaz. Elkartearen gizarte eskuhartzea honetan datza: bazkideekin eskuhartze zuzena, ijitu gazte langabetuekin gizarte eskuhartzea, familiei babesa, eta ijitu kulturaren sentsibilizazioa, sustapena eta difusioa. Elkartearen helburuak, euskadiko ijitu komunitatearen beharren araberakoak dira, beti ere, kulturaniztasun elkarbizitza, eta herritargoaren errespetua bezalako baloreak bultzatuz.

Baliabide ekonomikoak lortzeko plataforma digitalen kudeaketarako boluntario izan zaitezke, beti ere, horretarako beharrezkoak diren informatikako ezagutzak badituzu.

Elkartea:
NAGUSILAN Adin nagusikoen giza boluntariotza
Harremanetarako:
Tel: 943475021 - Email: nagusilan@terra.es - Maria Jesus Garitano; Raquel Carcedo
Ekintza boluntarioa:
Adineko pertsonei akonpainamentua, adineko pertsonei telefonoan arreta, aisialdi ekintzak

NAGUSILAN beren denbora, familia edo konpainiarik ez duten beste adineko pertsonei laguntzen dieten adineko pertsona, erretiratu eta etxeko andreek osatutako irabazi asmorik gabeko elkartea da.

Boluntarioak behar dituzte ondorengo ekintzearako:

Etxebizitzetan eta hospitaletan adineko pertsonei akonpainamentuak
"Zilarrezko telefonoa"n arreta.
Musika, antzerkia eta eskulanetako taldeetan partehartzea

Elkartea:
JUAN CIUDAD FUNDAZIOA. San Juan de Dios hospitaleko boluntarioen elkartea
Harremanetarako:
Tel: 943460033 - jguerrero@hsjd.es (Manolo Guerrero)
Ekintza boluntarioa:
Juan Ciudad Fundazioak, "Konpainia" programaren bidez, gaixo mentalek bizi duten bakardadea gutxitu eta beren familiei laguntza eman nahi die. Boluntarioek ekintza ezberdinetan parte hartu dezakete helburu horren lorpenerako.

Programa: "Konpainia"

Boluntarioek egin ditzaketen lanak:

1- Kirol jarduerak: Frontoia, futbitoa, igeriketa, padel, mendi irteerak.
2- Kultura jarduerak: Erakusketetara bisitak, liburutegietara, kontzertuak, zinema, antzerkia, hitzaldiak, poesia tailerrak, argazki erakusketak, etab.
3- Aisiako jarduerak: Ibilaldiak, afaltzera irterak.
4- Jarduera enpatikoak: Gaixoekin egotea da, kafetegian, patioan, egongelan, paseo bat ematera irten. Norabitekin egon daitezen, hitzegiteko, akonpainatuta egoteko.
5- Famila laguntzeko jarduerak: Egin behar dituzten gestioetan laguntza; mediku kontsultak, etab...

Elkartea:
KEMEN
Harremanetarako:
Tel: 619120383 - Email: rhernandez.irur@gmail.com (Rafa Hernandez)
Ekintza boluntarioa:
KEMEN, ezintasunak dituzten pertsonentzako kirol elkarte bat da eta kolektibo horretan kirolaren praktika bultzatzea da bere egiteko nagusia.

Boluntario izan zaitezke ezintasun handiak dituzten pertsonei kirola egiten laguntzen, Altzako polikiroldegian astaeartetan 15:00tatik 17:00tara. Kirol hauetan litzateke: Boccia (haserakoa, intentsiboa), slalom, atletismo abiadura, atletismo pisu jaurtiketa, mahai tenisa, dardo pendular, cerbatana, ajedreza, jokuak, erlaxazioa, etab. Ekintza ezberdinetan lagundu daiteke: entrenamentuetan, kirolarien autonomia beharretan lagundu, akonpainamentua, lehiaketetan (lurraldekoak, autonomikoak, estatukoak, nazioartekoak) akonpainamentua, eta kirol sentsibilizazio kanpainetan parte hartu


Elkartea:
AFAGI - Gipuzkoako Alzheimerdun gaixoen senitartekoen elkartea
Harremanetarako:
Tel: 943297118 (Naroa)
Ekintza boluntarioa:
Elkartearen funtzio nagusia, Alzheimerra edo bestelako dementzia duten pertsonen senitartekoei aholkularitza ematea da. Gizartean sentsibilizazio ekintzak egiten ditu ere.

AFAGIk, pertsona boluntarioak behar ditu Alzheimerra edo bestelako dementziak dituzten pertsonen akonpainamentuaren programarako. Pertsona horri akonpainamentua egin eta zaintzaile nagusia ordu batzuez ordezkatzeko.

AFAGI
Elkartea:
MUNDU SOLIDARIOA HELBURU
Harremanetarako:
Tel: 943771738 - 943793782 - mundusolidariorantz@telefonica.net (Maitane)
Ekintza boluntarioa:
Lankidetza proiektu edota kontzientziazioko ekintzetara zure denbora libreko ordu batzuk eskaintzea izango litzateke hartu beharreko konpromiso bakarra, mundu justuago baten alde lan eginez. Boluntarioa izanik, burutu ditzakezun zeregin asko daude:

-Osaturik dauden talde-lan batean parte hartu: pobrezia zero, Elkarhezitzen proiektua, sentsibilizazio eta salaketa ekintzak antolatu…
-Adimen urritasun edota fisikoa duten gazteen zentroari laguntza eskaintzen dion lan-taldean parte hartu.
-Komunikazio eta marketing lanak gauzatu.
-Boluntario gisa bidezko merkataritzako dendan lagundu.
-Deialdi publikoetara aurkeztu beharreko proiektu eta justifikazio informeen eraketan lagundu.
Gizalde
Gipuzkoako Boluntariotza
Autonomia, 19 bajo
20006 Donostia
Tfno. 943 428013
Email: gizalde@gizalde.com