Gizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaGizalde - Gipuzkoako BoluntariotzaHezkideDiputación Foral de Gipuzkoa
Boluntario izateko gomendatutako urratsak

Boluntario bezala hasi baino lehen, ondoren  azaltzen dizkizugun urratsak kontuan hartzea gomendatzen dizugu:


1.- Zergatik nahi dut izan boluntario? Boluntario izatera mugiarazten zaituzten motibazioen inguruan hausnarketa txiki bat egin ezazu.

2.- Zer dakizu egiten? Zure gaitasunak zeintzuk diren, zein arloetara egokitu ditzakezun, eta zeure burua, zein ekintzetan ikusten duzun prestatuagoa balora ezazu. Laguntza handikoa izango zara ekintza xumeak burutzen badituzu ere.

3.- Zertan lagundu nahi duzu? Gehien erakartzen zaituen arloan, zeure burua egokien ikusten duzunean pentsa ezazu, zein gizataldera zuzendu nahi duzun zure ekintza (adineko pertsonak, ezintasunak dituzten pertsonak, Giza eskubideak, etab). Web gune honetako elkarteen gidan, aukeraketan lagunduko dizun arlo ezberdinen zerrenda ikusiko duzu.

4.- Zenbat denbora dut? Zenbat denbora emateko prest nago? Zenbat denbora eskaini dezakezun zehaztu ezazu. Boluntario bezala aritzeko zenbat ordu eskaini ditzakezun pentsa ezazu, zenbat egun, ze iraunkortasunarekin…

5.- Lagundu nahi duzun arloko elkarteetako informazioa biltzen joan zaitez. Ze helburu dituzte? Zeintzuk dira beren proiektuak? Ze ekintza egiten dituzte? Nola egiten dute lan

6. Nahikoa informazio lortu duzula uste duzunean, aukera ezazu bilatzen ari zarenera gehien egokitzen den elkartea. Elkarteko boluntarioen arduradunarekin elkarrizketa bat adostu eta zehazten joan zaitezte zein ekintza burutuko dituzun eta zure dedikazioa.


Boluntario izateko ematen dituzun urrats hauetan laguntzeko, hala nahi bazenu, gure bulegotik pasa zaitezke. Boluntario beharrei buruzko informazioa dugu, elkarteei buruzkoa, arlo ezberdinena, etab. Guk lagunduko zaitugu.

Gizalde
Gipuzkoako Boluntariotza
C/ Idiakez, 6 bajo
20004 Donostia
Tfno. 943 428013
Email: gizalde@gizalde.com